Latest Album

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut rhoncus risus mauris, et commodo lectus hendrerit ac.

banner
Dora Lewis

Mikel Gaztelurrutia

Musikarekin izan nuen lehenengo harremana, txikitan izan zen, guztiz modu autodidaktan , sorpresan eta esperimentazioan oinarrituriko jolas bat zelarik. Geroago, jolas horrek, benetako interesa piztu zuen nigan —Bartzelonako Goi Mailako Kontserbatorioan piano klasikoa ikasteko aukera izan nuenean— eta geroago bizitza perspektiba eta ekite modu pertsonal bat bilakatu zen. Hain zuzen ere jazz-arekin topo egin nuenean, berarekin harreman estu eta bizi bat jorratu dut, gaurdaino.

Ordutik, musikarekiko perspektiba ezberdinak eskeini ahal izateko proiektuak sortu ditut, Brazilian Sextet, Ante Meridiem Dúo, Telecinco Mediaset telebistarentzat grabaturiko “Preludio, poema y soneto” piano bakarlarian konposatutako obra, edo eta Becky Sigel koreografa iparramerikarrarekin eginiko YO! produkzioa: Dantza garaikidea eta jazz inprobisazioa fusionatzen duen espektakuloa, non musika konposatu eta nire hirukotearekin interpretatu nuen.

2009 urtean, Donostiako Jazzaldiak nire bi proiektu, Mikel Gaztelurrutia hirukotea eta The new jazz voices ensemble —bigarren hau, urte berean Errabal Jazz-ek argitaratua—aukeratu zituen. Azkenik, The new jazz voces ensemble proiektua aurkeztu nuen Jazzaldiko programazioan.

Orain, nire diska berria kaleratzen dut: Walk.